Kargatzen...
Itxi

Bakegileak

Mixel Berhokoirigoin: 'Macronen ingurukoekin hartu-emana izan dugu'

Bakegileek mobilizazioa egingo dute abenduaren 16an Parisen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bakegileek agerraldia egin dute Luhuson abenduaren 16an Parisen mobilizazio bat egingo dutela jakinarazteko. Mixel Berhokoirigoinek 'Mezularia'n esan du bakebidean aurrera egiteko pauso handiagoa behar dela eta, horretarako, Frantziako eragileekin hartu-emanak izango dituztela.

Armagabetzeak beste urrats batzuk behar ditu Bakegileen taldeko ordezkariaren ustez, presoen eta biktimen arloa aipatu ditu.

Emmanuel Macron Frantziako presidente hautatu berriaren ingurukoekin hartu-emana izan dutela baieztatu du Berhokoirigoinek, eta, bere esanetan, galdu ezin den aukera baliatu beharra dago.

u beharra dago.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)