Kargatzen...
Itxi

Aztiko ikerlaria

Xabier Irigoien: 'Guk botatako plastikoak dira Artikoan daudenak'

Aztiko ikerlariak Artikoan dauden plastikoen inguruko azterketan parte hartu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2013an egindako espedizio batean burututako ikerketan ikusi zuten 300.000 milioi plastiko puska daudela Ozeano Artikoan. Eguzkiaren eta itsasoaren eraginez, plastikoak txikitu egiten dira arroz alearen tamainakoak bihurtu arte. Xabier Irigoien Aztiko ikerlariak parte hartu du ikerketan, eta 'Mezularia'n eman dizkigu xehetasunak.

Irigoienek gogora ekarri du Artikoan ez dela jenderik bizi; ondorioz, han agertzen diren plastikoak korronteek eramandakoak dira. Guk botatakoak izan daitezke Artikoan dauden plastikoak.

Oraindik ez dakite arrainetan zer ondorio duten, eta gizakiok arrain horiek jaterakoan ondoriorik egon daitekeen ere ikuskizun dago.

>

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)