Itxi

Lapurdi

'Urrea ateratzeko proiektuari baiezkoa emango diote udazkenen'

Pampi Olaizolarekin hitz egin dugu Lapurdin egin nahi duten urre meategiari buruz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pampi Olaizola Ezpeletako laborariak eta meategiaren kontrako plataformako kideak 'Mezularia'n esan digu jakin dituzten azken albisteen arabera uda ostean eman dezakeela Frantziako gobernuak Lapurdiko proiektua egiteko baimena.

Olaizolak salatu du Paristik ez dietela inolako informaziorik eman,eta euren kabuz bildu behar izan dituztela xehetasunak. Macronek proiektuaren aldeko iritzia azaldu duela eta, kezkatuta daude.

Proiektua geldiarazteko modu bakarra ikusten dute, helegitea aurkeztea. Azken erabakia proiektua abiatu eta bi urte baino beranduago etorriko da eta horri helduko diote kontra egiteko.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)