Tokikom
Erbiak birpopulatzeko egitasmoa burutzen ari dira Soraluzen
Gipuzkoako Foru Aldundia ari da proiektua bultzatzen.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gipuzkoako Foru Aldundia lurraldean erbiaren birpopulazioa bultzatzen ari da, eta egitasmo horren baitan dago Soraluzeko proiektua. Udala eta herriko ehiztariak elkarlanean ari dira Aldundiarekin. Pil-Pilean aldizkariko Egoitz Unamunok eta Iñigo Mendiola Gipuzkoako Foru Aldundiko basanimalien zerbitzu buruak eman dizkigute xehetasunak 'Mezularia' saioko ''Tokikom'' atalean.
Soraluzen ikusmin handia piztu da erbia aspaldi desagertu zelako herrian. Mendian jarri dute erbiak hazteko gune hesitua eta bertan aklimatazioa egingo dute.
dute.