Iker Sancho
'Gizonak heroiak ziren, emakumeak emagalduak'
Svetlana Aleksandrovnaren Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua itzuli du Iker Sanchok.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iker Sancho Eslaviar Filologian doktoreak itzuli du Svetlana Aleksandrovnaren Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua. Lan horretan idazleak II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakume sobietarren bizipenak kontatzen ditu. 1984an agitaratu zen liburua lehenengoz.
Lan horrek emakumeek gerra bitartean eta ondoren jasandako egoera azaltzen du. Iker Sanchoren esanetan garaipenak egia asko estaltzen ditu eta emakumeek bizitakoa isilpean geratu zen. Gerran egondako gizonak heroitzat hartzen zituzten eta emakumeak emagaldu modura azaldu du Sanchok.
Aleksandrovnak zentsurari aurre egin beharra izan zion, egiaz ez zela beharrezkoa esaten zioten.