Tokikom
'Erradikalak gara' ikuskizuna osatu dute Lasarte-Oriako bi herritarrek
Txintxarri aldizkariko Maddi Noriegak aurkeztu dizkigu bi protagonistak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bertsoak eta bakarrizketa uztartuta sortu dute Erradikalak gara lana Bea Egizabal antzezleak eta Ane Labaka bertsolariak. Lankuren sormen beka irabazi zuten, eta eguneroko gaiak landu dituzte ikuspuntu feministatik abiatuta. Umoreak ere badu lekua emanaldian. Txintxarri aldizkariko Maddi Noriegak aurkeztu dizkigu bi protagonistak, 'Mezularia' saioko ''Tokikom'' atalean.
Proiektuaren hasiera eta bilakaera nolakoak izan diren azaldu dute. Lasarte-Orian harrera ona izan du emankizunak eta sorterritik kanpora egindako emanaldietan ere arrakasta izan dute.
asta izan dute.