Euskal baserria
Teresa Campos: 'Aurkikuntza honetan gure bizimoduaren aldaketa islatzen da'
Berrizen euskal baserriaren aintzindaria den eraikina aurkitu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Teresa Campos arkeologoak eman digu 'Mezularia'n Berrizko Besoita-Ormaetxea baserrian aurkitutakoren berri. Etxe hori euskal baserriaren aintzindari jo dute XII. mendea baino lehenagoko etxola baten aztarnak aurkitu baitituzte.
2014an indusketak egin zituzten eta orduan ikusi zuten aztarna garrantzitsua zela. Hortik abiatutako lanaren emaitza da orain aurkeztu dutena.
Mendez mende, gaur arte, eraikinak izandako bilakaera zientifikoki frogatu dute, bertan aurkitutako poste-zulo, silo, dolare eta ikuiluaren aztarnei esker.