Made In Basque
Coworkinga bultzatu nahi du Gestionet enpresak Erandion
Ianire Goiri Gestioneteko zuzendari komertzialarekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erandioko Axpe auzoan Sprilur sustatzen ari den coworking gunean hartu du egoitza Gestionet enpresak. 9 gune daude erabilgarri eta bi beraiek erabiliko dituzte. Gainerako bulegoetan teknologiari lotutako enpresak aritzea da beraien nahia. Ianire Goiri Gestioneteko zuzendari komertzialarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.
Bideogintzan aritzen dira, enpresetarako eta marketing eta hezkuntza arloei zuzendutako lanak egiten dituzte. 15 langile ari dira Erandion eta Kolonbian eta Perun ere badituzte ordezkaritzak.