Tokikom
Fisioterapia tratamendua dutenen hobekuntza neurtzen duen testa asmatu dute
Iosu Alustiza, Altsasuko Josefina Arregi klinikako fisioterapeutak, sortu du tresna.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Mezularia' saioko ''Tokikom'' atalean, Guaixe aldizkariko Alfredo Alvaro Igoak aurkeztu digu Iosu Alustiza. Alustiza fisioterapeuta da eta 20 urte daramatza lanean Altsasuko Josefina Arregi klinikan. Gaixoei tratamendua egin ahala, euren hobekuntza neurtzeko tresna baten beharraz ohartu, eta hura sortzea bururatu zitzaion.
Berak garatu du tresna, Alusti Testa izena jarri dio. 350 gaixoren datuak jaso ditu. Klinikara sartzean eta alta eman bitartean egunero jarraitu du haien bilakaera.
Juan Jose Calvo Agirre geriatraren laguntza izan du Alustizak. Garatutako testa hainbat kongresutan aurkeztu dute eta harrera ona izan du.
ra ona izan du.