Itxi

Aitor Manteca

'Arratoien tamaina zuten orain 350 miloi urteko animalien tamainak'

Nature aldizkariak CIC nanoGUNEko ikertzaile talde baten ikerlana argitaratu du aste honetan. Ikertzaile taldean aritu da Aitor Manteca.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

NanoGUNEko Nanobiomekanika taldeko Ikerbasque ikertzaile Raúl Pérez-Jiménezek zuzendutako ikerketa batean, gaur egungo animalien titina proteinaren sekuentzia genetikoetatik abiatuz, tetrapodoen (alegia, lau hankako animalia guztien: ugaztunen, sauropsidoen, narrastien eta anfibioen) zuhaitz filogenetikoa eraiki dute, bai eta animalia-talde horien arbaso komunetan proteina horrek izango lukeen sekuentzia genetikoa ere.

Sekuentzia genetiko horiek lortu eta gero, antzinako proteinen parte bat sintetizatu dute, eta haien propietate mekaniko eta kimikoak aztertu. Horri esker, proteinaren propietateen eta animalien tamainaren arteko erlazioa aurkitu ahal izan dute, eta garai bakoitzeko fosil-erregistroan berretsi.

Nature Structural & Molecular Biology aldizkari zientifikoak nanoGUNEk eta CNICek elkarlanean egindako ikerketa horren emaitzak argitaratu berri ditu. Aitor Mantecak eman dizkigu xehetasunak.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)