Izaskun Landaida
'Arlo pribatuan sartu beharra dago berdintasunean aurrera egiteko'
Berdintasun Legearen balorazio ekitaldia egin dute gaur. Emakundeko zuzendariak esan digu Mezularian, bidearen erdia baino ez dagoela eginda.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Badira 12 urte berdintasunerako legea indarrean sartu zela. Gaur Emakundek prestatu eta Legebiltzarrak onetsi zuen legeari balorazioa egin diote erakundeek.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak Mezularian azaldu digu tresna eraginkorra izan dela "berdintasunaren bizkarrezurra" sendotzeko, baina "arlo priatuan eta zigorren eremuan sartu ezean" berdintasunean ezingo del aurrera egin: "Balore aldaketak legearen betebeharretik haruntzago doa". "Ez gara helmugara iritsi. Erdibidean gaude", esan du, egiteko dagoena "erronka gisa hartu behar" dutela gaineratu aurretik.
>