Kargatzen...
Itxi

Gorka Garcia

'Enkarterrietako azken enpresa da CEL. Beharrezkoa da aurrera ateratzea'

CEL papergintza enpresa zordunen lehiaketaren atarian dela, langileen oinezko ibilbidea egin dute Zallatik Jaurlaritzaren egoitzara. Gaizka Garcia da pankartari eutsi dioenetariko bat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zordunen lehiaketaren atarian, irtenbideak eskatu dizkiote Jaurlaritzari CEL enpresako langileek. Oinez egin dute gaur Zallatik Gasteizerainoko bidea.

Gaizka Garciak uste du, likidazio arazoak izan dituela enpresak, koiunturalak direla eta enpresa aurrera atera litekeela. Inbertsore berriak bilatzen jarraitzeko borroka egingo dutela azpimarratu du, Enkarterriek "behar-beharrezkoa dutelako CEL bertan. Azken enpresa da". Bizkaiko eskualde horretan %20a da langabezia tasa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)