Maule
20 urteren ondoren, Maulek badu berriz hotela: Agerria jauregia
Astelehen honetan zabalduko dute jatetxea eta hotela, Zuberoako hiriburuan zeuden ostatu arazoak konpontzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Astelehen honetan zabalduko dute Agerriako etxea, hotel bihurtu ondotik. Mauleko 180 herritarrek 1.000 eurona jarri dituzte proiektua abiatzeko eta Herriko etxeak sustengatu du proiektua.
Hogei urte badira hiriburuan eta inguruetan hotelik ez dela eta Zuberoako garapena bultzatzeko ekimen inportantea izango da. Mixel Etxebest bertako auzapezak eman dizkigu xehetasunak, Mauleko bestak hasi aintzin.