Mezularia
'Zorrotzako suteak pena eman zigun, Betiko bazterkeria agertu da orain'
Sutea izaten zuten etxeetako ijito familien lekualdatzearen aurka bizilagunek egin dituzten manifestazioak salatu ditu SOS Arrazakeriak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zorrotzan, Zazpi Landako gunean etxe batek su hartu eta familia bereko lau kide hil ziren: gurasoak eta beren bi seme alabak: Handik egun batzuetara, erietxean familiako aiton-amonak hil ziren, ezbeharrean izandako erredura larriek eraginda. Asaldatutako auzo bat ikusi genuen orduan. Juan Mari Aburto alkateak, Zazpi Landako auzokideei (ijito arrazakoak dira gehienak) hitz eman zien euren etxeetatik beste leku batera aldatuko dizutela.
Gertakari hartatik hilabetera, joan den larunbatean, protesta egin zuten Zorrotzako 700 auzokideek "Ez dugu nahi pertsona ez-integraturik auzoan" pankartak eskuetan zituztela. SOS Arrazakeriak jarrera hori salatu egin du eta esan du kontraesana dela, integratua ez dagoena ez integratu nahi izatea. "Zorrotzakoak pena eman zigun aurrena, eta orain, berriz ere, beteiko bazterkeria agertu da", esan diogu Elena Bezanilla elkarteko kideak.