Estatu Ituna
Indarkeria Matxistaren Aurkako Estatu Ituna
Politika
Kongresuak aurrera atera du datozen bost urteetan Estatuan indarrean izango den Indarkeriaren aurkako Ituna. Ez du inork aurka bozkatu. Bi abstentzio: Podemos eta EH Bildu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kongresuan argi berdea eman diote Indarkeriaren aurkako Estatu Itunari. Kontrako botorik ez; bi abstentzio: Podemos eta EH Bildurena, hauen ustez, akordioak ez duelako balio bikotetik kanpo indarkeria jasan duten emakumeentzat. 213 neurri jasotzen ditu, eta, besteak beste, biktima gisa aitortuko dituzte bikotekide edo bikotekide ohiek hildako seme alaben amak edo salaketa jarri gabeko emakumeak. Akordioa datozen bost urteerako da eta mila milioi euroko aurrekontua du.