Sentsibilizazio kanpaina
Ikusmen arazoak dituztenentzat geraldiak iragartzeko ahots mezuak busetan
Lurraldebusek jarri du martxan zerbitzua. Ikusmen arazoak dituztenen autonomia lortzea da helburua. Amaia Gereñuk eman dizkigu argibideak 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amaia Gereñu Begisareko, erretinosi pigmentarioak eragindakoen Gipuzkoako elkarteko kidea izan dugu 'Mezularia'n euren ekimen berriaren berri emateko. Pixkanaka ari dira lortzen autonomian irabazteko ekimenak martxan jartzea. Duela lau urte, "Ikusmen murriztua dut" izeneko kanpaina jarri zuten abian; paparrean, begi moduko irudia daraman txapa da; jendeari adierazteko txapa daraman pertsonak zailtasunak dituela ikusteko, eta beraz, ulertzeko haren portaera. Orain, autobusetan geraldiak iragartzeko ahots mezuak jarri ditu Lurraldebusek. Guztia beharrezkoa, ikusmen zailtasunak dituzten pertsonek autonomia izan dezaten.
a izan dezaten.