Elkarrizketa
'Madrilen ezin bada negoziatu, hemen ere hala jokatzeko eskatu diegu'
Jaurlaritzarekin aurrenkontuen inguruko akordio batera iristea zaila izango dela onartuta ere, ahalegina egiteko prest dago EH Bildu Maddalen Iriarte legebiltzarkideak 'Mezularia'n esan duenez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Andoni Ortuzar EAJren presidenteak 155. artikulua babesten dutenekin Madrilen aurrekontuak ezin direla negoziatu esan ondoren, koherenteak izan eta EAEn gisa berean jokatzeko eskatu dio EAJri Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak 'Mezularia'n egindako elkarrizketan.