Itxi

'Euskarabentura'

Iker Goñi: 'Espedizioa 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoei zuzenduta dago'

Euskal Herria zeharkatzeko espedizioa egingo dute 2018ko uztailean 16 eta 17 urteko 120 gaztek. Ekimenari 'Euskarabentura' izena jarri diote eta Iker Goñi espedizioaren kideak eman du horren berri.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Irabazi asmorik gabeko 'Euskarabentura' elkarteak euskararen erabilera helburu duela esan digu Iker Goñik. Horretarako, espedizio berezi bat prestatu dute: Euskal Herriko Donejakue bidea egitea. Egunero ekintza ezberdinak burutuko dituzte euskara ardatz hartuta.

2018ko uztailaren hasieran hasiko dira oinez. Martxa horretan parte hartzeko, proiektu bat aurkeztu beharko dute 2001 eta 2002ko gazteek.

Audioak (1)