Kargatzen...
Itxi

Ana Galarraga, Elhuyar

Edari energetikoen kalteen inguruan ohartarazi du ikerketa batek

Edariok kontsumitzen dituzten gazteen erdiak baino gehiagok nozitu ditu kalteak, Kanadako Waterlooko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera. Elhuyarreko Ana Galarragak eman ditu azalpenak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Edari energetikoen kontsumoak gazteen artean dituen ondorioak aztertu dituzte, eta emaitzek ez dituzte toki onean utzi edari energetikoak: hartzen dituzten gazteen erdiek eragin kaltegarriak nozitu dituzte. Bihotz-taupadak azkartzea, lotarako arazoak, buruko mina, goragalea edo beherakoa, bularreko mina eta konbultsioak dira ondorioetako batzuk. Edariok kontsumitzen dituzten gazteen erdiak baino gehiagok nozitu ditu kalteak, Kanadako Waterlooko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera. Elhuyarreko Ana Galarragak eman dizkigu azalpenak, 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)