Lan istripuak
'Garraio sektorearen baldintzak geroz eta arrikutsuagoak dira'
Luli Eraso LAB sindikatuko Lan Osasunerako arduradunak ohartarazi du lan batzuk "hil egiten" dutela eta beste batzuk ez dutela bizitzen uzten. Administrazioei prebentzioan sakontzeko eskatu die.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Galdakaon, N-240 errepidean, kamioi baten eta Bizkaibus konpainiako autobus baten istripuaren ondorioz bi gidariak hil dira. Errepideko ezbeharrak lan istriputzat hartzeko eskaera egin du LAB sindikatuak. Luli Eraso LAB sindikatuko Lan Osasunerako arduradunak 'Mezularia'n ohartarazi du lan batzuk "hil egiten" dutela eta beste batzuk ez dutela bizitzen uzten. Administrazioei prebentzioan sakontzeko eskatu die.
trong>