Itxi

Euskara eta hezkuntza

"Ereduen sistemak porrot egin du; ikasleen erdiak ez dira euskaldundu"

Urko Aierbe EHEko kideak xehatu du 'Mezularia'n Aztikerrek egindako ikerketa. Ondorio nagusia: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 200.000 ikasle euskaldundu gabe atera dira eskolatik azken 35 urteetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herrian Euskarazen (EHE) eskariz Aztikerrek egindako azterketaren emaitzak utzi du datua: 1983. urtetik eskolaratu diren ikasleen erdiak atera dira eskolatik euskaldundu gabe. EHEk salatu du ez dela egon borondate politiko zintzorik ikasle guztiak euskalduntzeko. Urko Aierbek eman dizkigu xehetasunak 'Mezularia'n.

/strong>'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)