Heriotza eta hezkuntza
'Haurrak bizitzarako hezi behar baditugu, heriotza ezin zaie ezkutatu'
Haur Hezkuntzako ziklotik hasita, heriotza naturaltasunez hezkuntzan txertatzeak duen garrantzia nabarmendu du Naroa Martinez psikopedagogoak. Gai hori hartu du ardatz gradu bukaerako lana egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bizitzaren zati den heinean, heriotzari buruz hitz egiteari naturaltasunez heldu behar zaiola garbi du Naroa Martinezek. Gaiari argi izpi bat jarri asmoz osatu du bere lana: 'Heriotzaren trataera Haur Hezkuntzan: 4 eta 5 urteko geletarako proposamen didktikoa'. Horren inguruko azalpenak eman ditu 'Mezularia'n.