'Demokrazia bai' agiria
'Kontzientzia kritikoa eta itxaropenarekiko konpromisoa behar ditugu'
Xabier Oleaga 'Demokrazia bai' plataformako kidearen esanetan, kezkagarria da politikagintzan ematen ari den joera inboluzionista. Alor askotariko 70etik gora ordezkariak babestu dute ekimena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Katalunian gertatzen ari dena jarri dute 'Demokrazia Bai' ekimeneko kideek adibide demokrazia kinka larrian dagoela ohartarazteko. 'Demokrazia bai' ekimenarekin bat egin dute, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe eta Karlos Garaikoetxea lehendakariek, Rafa Diez LAB sindikatuko idazkari nagusi izandakoak eta Daniel Arranz Bizkaiko gobernadore zibil izandakoak. Xabier Oleagarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.