Altsasuko auzia
'Gazteek aurrenekoz kontatu ahal izan dute gau hartan gertatu zena'
Altsasuko 8 gazteen aurkako epaiketaren aurreneko egunak emandakoaz gogoeta egin du 'Mezularia'n Amaia Izko abokatuak. Defentsa egiteko tarte txikia utzi dietela salatu du Izkok.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egozten zaizkien delituak ukatuta bukatu da Espainaiko Auzitegi Nazionalean Altsasuko 8 gazte auzipetuen aurkako epaiketaren lehendabiziko auzi saioa. Gazteek ukatu egin dute leporatzen zaiena eta Amaia Izko abokatuak 'Mezularia'n azpimarratu duenez, aurrenekoz eman dute gertaerei buruzko haien bertsioa.