Kultura
''Euskal musikagintzan zegoen hutsune bat betetzera dator 'Xuxurlak'''
Josu Okiñena musikari eta ikertzaileak euskal musikaren hiru mendetako ondarea jaso du 'Xuxurla' izeneko proiektuan. Hogei urteko ikerketan ahanzturatik altxor ezkutuak berreskuratu ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Josu Okiñena ikertzaile, irakasle eta interprete donostiarrak Xuxurlak proiektua aurkeztu du. Eskuz idatzitako euskal partiturak berreskuratu, egokitu, editatu eta disko batean argitaratu ditu, eta kontzertu bira batean aurkeztuko ditu doinuok Europan, Asian eta Amerikan. Aurreneko emanaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskainiko du, asteazkenean.