Indarkeria matxista
Matazak proiektuaren istorioak pantailara
Astigarragan abiatutako Matazak ekimenaren harira sortutako emakumeen istorioak jasoko ditu Eneko Olasagastik ikus-entzunezko batean. Emakumeen kontrako indarkeriaz kontzientziazio lana izan asmo du
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Matazak proiektua duela 4 urte sortu zuen Astigarragan Harituz elkarteak, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako mezua zabaldu eta kontzientziazio lana egiteko. Ekimen horren guztiaren berri jasoko duen dokumentala egiten hasiko dira Eneko Olasagasti aktore eta zine zuzendariaren eskutik. Urumeako Kronika-ren eskutik egin dugu elkarrizketa 'Mezularia'n.