Kargatzen...
Itxi

Baionako bestak

'Alde bakarreko erabakia hartu du Udalak eta elkarrizketa ezinbestekoa da'

Gilles Barnemugle Baionako Haizegoa Peñako kidearen hitzetan Udalak bere kabuz hartu du bestagunean sartzeko kanpotarrei 7 edo 8 euro kobratzeko erabakia. Udalak erabakian atzera egitea nahi luke.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Baionako bestetan segurtasuna bermatzeak kostu ekonomiko handia duela eta, Baionako Udalak kobratu egingo die kanpotarrei festagunean sartzeagatik. Asteburuan 7 edo 8 euro ordaindu beharko dute bisitariek. Frantziako Gobernuak ezarritako segurtasun eskariek, nabarmen igo dute festen aurrekontua, eta neurriarekin segurtasun kostuaren zati bat finantzatuko dela argudiatu du Udalak. Erabakiak ez du eragile guztien oniritzia eta elkarrizketarako deia egin dute Baionako peñek. Gilles Barnemuglerekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)