Kargatzen...
Itxi

Zientzia

CAF-Elhuyar sarien aitortza Ekaia aldizkariarentzat

EHUk argitaratzen duen Ekaia aldizkariak jaso du CAF-Elhuyar sarien Merezimendu Saria. Asier Vallejo aldizkariaren arduraduna izan da 'Mezularia'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zientziaren dibulgazioan egiten duen lana aitortu nahi izan diote Ekaia aldizkariari CAF-Elhuyar sarietan. Euskal Herriko Unibertsitateak 1989an sortu zuen Ekaia, eta zientzia euskaraz ezagutarazi eta zabaltzeko eta ordutik egindako ekarpena saritu diote. Asier Vallejo aldizkariaren arduradunak eman dizkigu xehetasunak 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)