Osakidetza OPE: ikerketa
LAB: 'Larria da Osakidetzan gertatzen ari dena, ikerketa sakona egin behar da'
Ana Fran Astigarragak esan digu oraindik ez dutela erantzunik jaso Txagorritxuko ospitaleko erregistroan jarritako inpugnazioen inguruan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ana Fran Astigarraga Osakidetzako LABeko arduradunak 'Mezularia'n esan du gureran OPEaren prozesu osoa eten behar dela, eta ez soilik hiru atal, Osakidetzak egin duen modura. Azaldu digunez, mediku espezializatuen azterketetan oso normalizatuta daude irregulartasunak. LABek fiskaltzaren esku jarri behar du eskuartean duen informazio guztia. Oraindik ez du erantzunik jaso Txagorritxuko Ospitaleko erregistroan jarritako inpugnazioen inguruan.