Lasarte Oriako Aterpea
'Beharrezkoa da dendarien batasuna,herriko bizitzari eusteko'
25 urte bete ditu Lasarte-Oriako "Aterpea" dendari eta ostalarien elkarteak. Urteurrena prestatzeko batzordean aritu den Gemma Urruzola dendari ohia izan da gurean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
25 urte bete ditu Lasarte-Oriako Aterpea dendari eta ostalarien elkarteak. Urteurrena prestatzeko batzordean aritu den Gemma Urruzola dendari ohiak gogora ekarri digu 'Mezularia'n, duela bi hamarkada herriak bizitu izan zuen krisia eta herrian kokatu diren merkatal zentroak. Guztiak egin die kalte, baita Internet bidezko salmentek ere. Beharrezkotzat jo du dendari eta ostalariak "elkartean" batuta egotea. Urruzolaren arabera, 'beste dendariak arerio ikusi ordez, lagunkideak izatea bultzatzen du elkarteak'.