Sos Arrazakeria
'Ontzat ematen dugu gobernuak Ceuta eta Melillan kontzertinak kentzea'
Hala ere, krisi humanitarioak bere horretan jarraitzen duela esan digu Anaitze Agirre SOS Arrazakeriako bozeramaileak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
SOS Arrazakeriak ontzat ematen du ceutako eta Melillako kontzertinak kentzea. Dena dela, krisi humanitarioak bere horretan jarraitzen duela esan digu 'Mezularia'n Anaitze Agirrek. Bere ustez, arazoa ez da migranteena, Europar Batasunarena baizik: asiloa eta babesa eman behar du. "Asiloa eta mugikortasuna" gizaki guztien eskubidea dela aldarrikatuko dute datorren igandean Donostian, zortzi taldek deitutako mobilizazioan; gurpildun maletekin joateko deia egin dute antolatzaileek.