Iruña- Veleia
Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko agiria aurkeztu dute
Juan Martin Elexpuru da horietako bat. Guztira, 140 lagunek sinatu dute, asko oso ezagunak. Kasua bide zientifikoetatik ikertzeko eskaria egin dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Benito Lertxundi, Garbiñe Biurrun, Patxi Zabaleta, Eñaut Elorrieta edota Fermin Muguruzak, besteak beste, sinatu dute Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko agiria. Bi eskari egin dituzte: laginak arkiometrian adituak diren hiru laborategi desberdinetan aztertzea, eta Iruña-Veleian indusketak egitea. Kaleetan mahaiak jarriko dituzte sinadurak jasotzeko. Zigor eskari gogorrak daude auziperatu nagusien kontra, zazpi urte terdiko espetxe zigorrak eta 300.000 euroko isunak. Juan Martin Elexpuruk eman dizkigu azalpenak 'Mezularia'n.