Mezulariko solasaldia
'Irango jokalariek ez dute Nike etxearen materialik jaso'
Donald Trumpek Iranen kontra ezarritako zigorrek eragina izan dute futbol txapelketan. Igor Susaeta eta Olatz Arrieta aritu dira gaurko solasaldian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donald Trumpek Iranen kontra ezarritako zigorrek eragina izan dute futbol txapelketan. Igor Susaeta eta Olatz Arrieta aritu dira 'Mezularia' solasaldian. Irango selekzioa eta joan den astean Tenerifen jantzi indigenak eta txankletak jantzita 110 kilometro egin zituen Lorena Ramirezen inguruan ere hitz egin dugu. 3. geratu zen ultramaratoian Raramuri komunitateko mexikarra.
Ipar Macedoniako Errepublikaz ere aritu gara. Grezian herritarrak haserre daude, Alexis Tsipras lehen ministroak akordioa sinatu duelako Yugoslavia ohiko Macedonia Errepublikarekin. Greziarrek Skopje deitzen diote. Aurrera aterako ez den zentsura mozioa ere aurkeztu dute Greziako Parlamentuan lehen ministroaren aurka. Begikan, lehenengo aldiz, Belgikako hiritartasuna kendu diote pertsona bati terrorismoagatik, hori ere aipatu dugu.