Espetxe politika
'Bakarkako bidea jorratzeko eskatu baina bidea hartzea oztopatzen zaie'
Oihana Ostolaza EPPKko presoen abokatuetako batek 'Mezularia'n salatu duenez bakarkako ibilbidea jorratu nahian ari diren presoei oztopoak jartzen ari da Espainiako Gobernua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Salbuespenezko politika bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari EPPKko presoen abokatu Oihana Ostolazak 'Mezularia'n. Datua ere eman du: lehen gradutik bigarrenera pasatzea eskatu duten ehundik gora presoren eskaerari ezezkoa eman diote eta helegiteak blokeatuta ditu espetxe zaintzako epaitegiak.