TOKIKOM
'Deba ibaian igeri eta jolas egiten genuen'
Pil-pilean agerkariaren bidez, Deba ibaiaren inguruan egin duten dokumentalaz jakin ahal izan dugu. Federiko Eguren 86 urteko herritarrak ibaiaren inguruan bizitakoak ere kontatu dizkigu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak" izeneko ikus-entzunezkoa osatu dute Soraluzen. Ordubete inguruko dokumentalean, ibaian egiten ziren jarduera ugariren berri jaso dute.
Istorio bitxiak agertzeaz gain, hizkuntza ondare aberatsa ere aurkitu dute. Mezularian, Federiko Egurenek ibaiarekin zuen harreman estua kontatu digu. Egoitz Unamuno Pil-Pileaneko kazetariak, berriz, xehetasunak eman dizkigu Tokikomen tartean.