Anjel Oiarbide, GED
'Azaroaren 29an Kataluniarekin jarraitzen dugula erakutsiko dugu'
Anjel Oiarbide Gure Esku Dagoko eledunak iragarri du, ekitaldi ireki, berezi eta historikoa antolatu dutela. Edozein herrik bere etorkizunaz duen erabakitzeko aukera aldarrikatuko dute Gernikan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kataluniako erreferendumetik urtebete igarota, Gure Esku Dagok ekitaldi berezia antolatu du azaroaren 29rako. Kutsu artistiko eta politiko handia izango omen du eta bertan, demokrazia, bakea eta askatasunaren alde lan egin zutenak txalotuko dituztela azaldu du Anjel Oiarbidek.
Era berean iragarri du, herritarren asmo politikoei erantzuteko tresna eta bide demokratikoen beharra aldarrikatuko dutela.