Mezularia
Gipuzkoan, berdintasuna eta kontziliazioa baita enpresekin ere
Gipuzkoako Aldundiak Lurraldeko enpresekin gaia lantzeko jardunaldiak antolatu ditu. Guztira 150 lantegietako ordezkariak biltzen ari dira Donostian eta elkarrizketa irekiak dituzte oinarri.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hitzaldiak, mahai inguruak eta elkarren arteko hartu-emana. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Berdintasuna eta Kontziliazioa topaketak Tabakaleran egiten ari dira lurraldeko enpresetako 250 parte-hartzaile ingururekin.
Gipuzkoa Europako desberdintasun gutxien duen lurraldeetako bat bihurtzea nahi dute. Miren Elgarresta, Gipuzkoako Aldundiko Berdintasun Zuzendariak azaldu digu topaketa, 'Mezularia'n.