Zientzia
'Minbiziari aurre egiteko ikerketa lerro berri bat abiatu dute'
Minbiziaren aurkako ikerketan egindako lana aitortu diete Medikuntzaren Nobelarekin James P. Allison estatubatuarrari eta Tasuku Honjo japoniarrari. Elhuyarreko Ana Galarragak eman ditu azalpenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sistema immunearen erregulazio negatiboaren inhibizioan oinarritutako minbiziaren harira garatutako terapiengatik jasoko dute Medikuntzaren Nobel saria James P. Allison eta Tasuku Honjo zientzialariek. Stockholmeko Karolinska Institutuak jakinarazi du izendapena eta abenduan jasoko dute saria. Elhuyarreko Ana Galarragak eman dizkigu azalpenak 'Mezularia'n.