Migrazioa
"Tamalgarria zen egoera eta zikloiaren ondoren are eta tamalgarriagoa"
Zorba zikloiak gogor astindu du Grezian Lesbos hirian dagoen errefuxiatuen Moria kanpamendua, eta bete-betean eragin du Zaporeak proiektuan. David Juliá Etxabe boluntarioak eman du azken ordua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Udazkenean sartuta gerturatzen ari da negua eta horrekin batera hotza. Zaporeak elkarteko boluntarioak Lesbosen daude 800 pertsona ingururi jatekoa eskaintzeko helburuz. Egunero 1.000 eta 1.500 otordu artean eman nahi dituzte, baina azken egunetako eguraldiak kalteak eragin dizkie.