Euskaltzaindia
'Modu arin eta argigarrian jaso ditugu euskararen arau eta gomendioak'
Euskaltzaindiak 'Euskara Batuaren Eskuliburua' aurkeztu du Arantzazuko biltzarrean. Andres Alberdi egileetako batek eman ditu azalpenak 'Mezularia'n Tere Beloki lankidearekin batera.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskaltzaindiak aurkezpen bikoitza egin du Arantzazun, XVII. Biltzarraren bigarren egunean: Euskaltzaindiaren webgune eraberritua eta Euskara Batuaren Eskuliburua. Liburukiak arau, gomendio nahiz bestelako lagungarri didaktikoak jasotzen ditu modu argigarrian. Andres Alberdi izan da egileetako bat eta berak eman ditu xehetasunak 'Mezularia'n.