Haur lapurtuak
'Haurren lapurretak argitzeko ez dugu politikarien nahikoa babes izan'
Haurren lapurreten inguruko aurreneko epaiak gorputzaldi txarra utzi dio Mertxe Aizpurua Euskadiko SOS Haur Lapurtuak elkarteko kideari. Espetxera ez du joan beharko Eduardo Vela medikuak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haur lapurreten aurkako lehen epaia eman du Espainiako justiziak: haur bat lapurtu zuen Eduardo Vela medikua, legez kanpoko atxiloketa, gezurrezko erditzea sinestaraztea eta agiri ofizialak faltsutzeagatik zigortu dute, baina ez du espetxera joan beharko delituak preskribituta daudelako. Ebazpen honek gorputzaldi txarra utzi diola esan du 'Mezularia'n Mertxe Aizpuruak, Euskadiko SOS HAUR LAPURTUAK elkarteko kideak.