La Naval ontziola
'Pribatizazioa erabaki politikoa izan zen; orain ere esku hartu dezatela'
La Naval biziberritzeko asmoek porrot egin dute, eta langile guztiak kalera botatzeko espedientea iragarri du zuzendaritzak. Alberto Vazquez CAT sindikatuko kideak etsita eta haserre hitz egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Manifestazio jendetsua egin dute Sestaon ontziolarentzat etorkizun bat eskatzeko. Erakundeei, eta Eusko Jaurlaritzari bereziki, ezin badute dirua zuzenean jarri, ontziola likidaziotik salbatzeko ahalegin bat eskatu diete langileek. Alberto Vazquez izan da Mezularian.