Espetxe politika
'Estrasburgoren ebazpenari helegiterik ez diezaiola jarri Madrilek'
SAREk eskaera egin dio Espainiako Gobernuari: Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratuko duen ebazpenari ez diezaiola alegaziorik aurkeztu. Bego Atxa Sareko kidea izan da 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak bi aste barru kaleratuko du ebazpena eta, ondo bidean, Europako edozein herrialdetan betetako espetxe-zigorrak batzeko agindua emango dio Espainiako Gobernuari SAREk aurreikusten duenez. 50 presori eragingo die ebazpenak eta horietako 14 berehala aske geratuko liratekeela dio herritar sareak. Bego Atxa Sareko kidea izan da 'Mezularia'n.