Amatasuna eta aitatasuna
'Ez genuen epaia zertan bete, baina segurtasun juridikoa lehenetsi dugu'
Amatasun eta aitatasun baimenak PFEZ zerga ordaintzetik kanpo utzi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek. Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun diputatua izan da 'Mezularia'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Amatasun eta aitatasun baimenak PFEZ zerga ordaintzetik kanpo utzi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek. Erabakiak atzera eragina izango du. Arabako Aldundiak 2013tik kobratutakoa itzuliko die ama izan direnei eta 2014tik aurrerakoa Bizkaiak eta Gipuzkoak. Araban, Aldundiak tramitatuko ditu automatikoki itzulketak, eta Bizkaian eta Gipuzkoan herritarrek eskatu beharko dute itzulketa, baina tramitazioa erraza izango dela ziurtatu du 'Mezularia'n Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun diputatuak.