Zientzia
Herpes birusa, alzheimerraren arrisku-faktore
Gero eta gehiago dira herpes birusa alzheimer gaitza garatzeko arrisku faktorea dela ondorioztatzen duten ikerketak. Elhuyarreko Ana Galarragak eman du azken ikerketen berri.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alzheimerrari aurre egiteko modu bakar eta unibertsalik ez da garatu oraindik, baina tratamenduak eta ikerketak ari dira pixkanaka emaitzak ematen. Grifolsek plasmarekin egindako ikerketa, Oxfordeko Unibertsitateak herpesaren birusa eta alzeheimerra lotuz egindako eta Taiwanen herpesaren aurkako tratamenduaren inguruan egindakoa izan ditu hizpide Ana Galarragak 'Mezularia'n.