Itxi

Gau beltza

'Gure aiton-amonek ere kalabazak erabiltzen zituzten ospakizun honetan'

Halloween gaua Estatu Batuetatik ekarritako ospakizuna izanagatik, aspaldikoa da Euskal Herrian Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzeko ohitura. Josu Ozaita antropologoak eman ditu azalpenak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Heriotza eta neguaren iritsiera dira ospakizunaren ardatza, eta umeak protagonista. Halloween gaua Estatu Batuetatik ekarritako ospakizuna izanagatik, aspaldikoa da Euskal Herrian Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzeko ohitura, Jaime Altunak eta Josu Ozaitak Itzalitako kalabazen berpiztea liburuan jaso dutenez.  Umeen eta aitona-amonen bizipenak oinarri hartuta osatu dute lana eta horren berri eman du 'Mezularia'n Ozaitak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)