Itxi

Zientzia

'Penizilina edo intsulinaren molekulak ezagutzea zor diogu Crowfooti'

Zientzialari baten aurpegia eramango dute aurrerantzean Erresuma Batuan 50 librako bileteek. Dorothy Crowfoot kimikaria da hautagaietako bat eta haren berri ekarri du Ana Galarragak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1964an Kimikako Nobel saria jaso zuen Dorothy Crowfootek. Aitzindaria izan zen X izpien difrakzioaren esparruan eta teknika horren bitartez molekula ezagun askoren egiturak aurkitu zituen; penizilina, B-12 bitamina eta intsulina, besteak beste. Zientziari egindako ekarpena azpimarratzeko asmoaz zientzialari baten aurpegia jarriko diete 50 liberako bileteei eta hautagaien artean dago Crowfoot,  Stephen Hawking eta Ada Lovelacekin batera. Elhuyarreko Ana Galarragak eman dizkigu azalpenak 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)