Migratzaileak
'Hilabete luzeko zeharkaldiaren ondoren nekatuta eta jota daude iheslariak'
Tijuana hiriko hesiaren parean daude Mexiko zeharkatu eta AEBetako mugara iritsi diren iheslarien karabanako aurreneko pertsonak. 'Berria' egunkariko Kristina Berasinek eman du gurean lekukotza.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hondurasko San Pedro Sula hiritik irten ziren Estatu Batuetara bidean eta Donald Trumpen gobernuak egindako mehatxuen aurrean amore eman gabe jarraitu dute bidea Mexiko zeharkatu eta Estatu Batuetako mugara iritsi diren migratzaileek. Kristina Berasain Berria egunkariko kazetaria izan da Tijuana hirian eraikitako hesiaren lekuko, eta haren berri eman du 'Mezularia'n