Itxi

Durangoko 53. Azoka

'Aniztasuna da Durangoko Azokaren identitatea'

200 kultur ekitaldi, 237 erakusmahai eta 439 nobedaderekin dator aurten Durangoko Azoka. Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidenteak eman du Mezularian aniztasun horren berri.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Abenduaren 5etik  9ra bitartean egingo da Durangoko 53. Azoka. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak eman ditu datuak: "158 argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte, erakunde eta banatzailek parte hartuko dute; 247 erakusmahai egongo dira, eta 439 gai berri aurkitu ahal izango ditugu bertan: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko 1 eta bestelako 23 produktu". Durangoko Azokako Sormen Beka ere jarriko dute martxan. Ekimen horien guztien berri eman du 'Mezularia'n Gerediaga Elkarteko presidenteak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)