Itxi

Euskara

Mende laurdena euskara mingainean hartuta

25 urte bete ditu Donostiako Bagera elkarteak sortutako Mintzalaguna ekimenak, eta Euskaraldiaren abiatze eguna baliatu dute urteurrena ospatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ikasturte berezia da aurtengoa Donostiako Bagera elkartearentzat. Mende laurdena, 25 urte, beteko dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituztenetik. Bagera elkarteko kideek sortu zuten egitasmoa, eta ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakideak. Dozena bat lagunek Donostian hasi zuten ekimena 120 herri eta hiritara zabaldu da. Bagera elkarteko Aitziber Gurutzeagak eta Aritz Branton euskaldundu den mintzalagunak eman dute haien bizipenen berri 'Mezularia'n.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)